Itsasorako eta arrantzarako prestakuntza (tituluak eta ziurtagiriak)

Pasaian duen zentroan, itsasorako eta arrantzarako prestakuntza ematen du. Prestakuntza hori diseinatuta dago Merkataritza Itsasketako ziurtagiri eta titulu profesionalak (STCW 75/98 nazioarteko hitzarmenari atxikiak) eta arrantza-sektorean behar diren titulu profesionalak eskuratzeko aukera emateko.

Itsas prestakuntzaren ezaugarriak

Itsas prestakuntzako ikastaroak Merkataritza Itsasketak ziurtatuta eta homologatuta daude. Halaber, itsas jendearentzako STCW 78/95 nazioarteko hitzarmeneko zehaztapenak betetzen dituzte, eta Sustapen Ministerioaren 2292/2002 Aginduari atxikita daude.

  • Bertan egiteko ikastaroak dira, eta 24 ordu eta 151 ordu arteko iraupena dute.
  • Eskolak goizez eta arratsaldez edo arratsaldez bakarrik izaten dira.
  • Oso praktikoak dira.
  • Itsasoko profesionalek zuzenduak, itsasoko jendearentzat.

Hauentzat dira ikastaroak:

  • Lehenengoz itsasoratuko diren pertsonentzat.
  • Kapitain, patroi eta zubiko eta makinetako ofizialentzat.
  • Nabigazioaren zaintzaz arduratu behar duten kapitain eta ofizialentzat.
  • Zubiko eta makinetako marinelentzat.

Itsas espezialitateko ziurtagiriak (DGMM):

  • Oinarrizko prestakuntza.
  • Suteen aurkako aurreratua.
  • Biziiraupeneko Itsasontziak eta erreskate ontzia (ez dira azkarrak)
  • Itsas segurtasun eta mundialeko laguntza sistemaren antolatzaile orokorra.
  • Itsas segurtasun eta mundialeko laguntza sistemaren antolatzaile mugatua.
  • Punteo autamatikoko erradarrak.
  • Bidaiarien itsasontziak
  • Bidaiarien RoRo itsasontziak eta bidaiarien RoRo itsasontziak ez diren itsasontziak.

Merkataritza-itsasketako titulu profesionalak(DGMM):

  • Portuko patroia.
  • Merkataritza marinako zubiko marinela.
  • Merkataritza marinako makinetako marinela.

Prestakuntzaren helburuak:

  • Ontziratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzea.
  • Ontzia gobernatzen eta nabigatzen trebatzea.
  • Irrati-komunikazioetarako gaitzea.
  • Itsasoan bizirik irauteko gaitzea.
  • Biziraupen-ontziak erabiltzen trebatzea.
  • Erreskate-ontziak erabiltzen trebatzea.
  • Ontzietako ekipamendua erabiltzen trebatzea.
  • Itsasoko makinak eta motorrak erabiltzen trebatzea.